XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errazegia da, dio A. Cornerotte-k (1) Ikus en Europe chrétiendan la lutte révolutionaire, in Crhistianisme et Révolution, Lettre, Paris 1968, Jainkoa tartean sartzea eta ekintzan ez dagoen lekuan problema jartzea.

Ez da ahantzi behar politika mailan gaudela hemen.

Erlijio / marxismo problema itzaliz doa, esan dugu. Hortan gaude.

Gaurko egoeraren adierazpen batzuk ekartzea aski litzateke.

Marxisten artean erlijio-fenomenuak ez du interpretaketa bat bakarrik.

Askorentzat erlijioa (edo fedea, nahi bada) ez da lobelarra.

Protesta-indarra ere baliteke, eta hala dela gaurregun diote askok.

Kasurik txarrenean ere, ateismo militanteak ez du buru ez buztanik, diote.

Dekretu baten bidez erlijioa ez bait da ezabatzen.

Erlijioa hilko da, baina sortu duten kondizioak hiltzen direnean bakarrik.

Illitchev-en joeratik urrun gaude Frantzian, uste dudanez.

Beste marxista batzuen ustetan, elkar ukatu ez baino elkar osatu egin behar dute gaur marxismoak eta kristianismoak. Garaudy-ren joera.

Badago beste joera bat ere, inongo kontradiziorik ikusten ez duena hau ere.

Hauentzat marxismoa zientzia eta teoria da eta ez ideologia eta humanismoa.

Althusser-en eskolaren bereizkuntza hau oso zabaldua da kristauen artean.

Esate baterako, Paul Blanquart-en joera da.

Erlijio / marxismo problema itzaliz joateko bada beste arrazoirik ere.

Katolizismo politikorik ez gehiago egotea ez da ttipiena.

Kristau bezala presentatzen den Alderdirik ez dago Frantzian.

Kristauak partidu guztietan daude.

Eta katolikoak Alderdi batera doazenean, pauso hori ez dute Elizaren izenean ematen.

Gehiago oraindik; Nahiz AK, nahiz PSU, nahiz gainontzeko edozein Alderdi hautatu, hautapen hori nola esan? fedeak bultzaturik denean ere, ez dute fedearen izenean egiten.

Ezkerreko Alderdi batean ez dira katoliko bezala presentatzen, baizik eta ezkertiar bezala.

4) Baina nor da marxista eta nor ez Frantzian? Lanak ditu jakiteak, gehiago erabakitzeak.

Nik ez baino besteren batek egin beharko luke tipologiaren bat.

Dena den, eta probisionalki bada ere, ohartxo batzuk egin nitzazke.